Praktika arrunta

Praktika arrunta Europa mendebaldeko musika klasikoan sistema tonala ezartzen denetik musika atonalera arte igarotzen den denboraldiari ematen zaion izena da, Walter Piston (1894-1976) konpositore eta musikologo estatubatuarrak 1941 urtean proposatu zuena.[1] Denboraldi honen ezaugarri nagusia konposiziorako sistema tonalaren erabilera esklusiboa da. Hirurehun bat urte inguru hartzen ditu, 1600etik 1900era gutxi gorabehera, Barroko, Klasizismo eta Erromantizismo garaiak barne hartuz. Gaur egungo konpositore ezagun eta nabarmen asko garai honetako adierazle dira: tartean Antonio Vivaldi, Georg Friedrich Händel, Johann Sebastian Bach, Joseph Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart, Ludwig van Beethoven, Franz Schubert, Robert Schumann, Richard Wagner, Johannes Brahms eta beste hainbeste.

Ez dago denboraldi hau zehazki definitzen duen data zehatzik; izan ere, urte hauetan zehar zenbait musika-eredu, arau eta ohitura gailentzen diren arren, garaitik garaira bilakaera estilistiko nabarmena ere gertatzen da.

  1. Piston, Walter. [Armonía. [1941]. Span Pres Universitaria, 1998. ISBN 1-58045-935-8.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne